Kontzertua

badok

2017.02.17

badok

Bakarrik Hobeto Fest

Donostiako Le Bukowski musika klubak hartuko du Bakarrik Hobeto Fest jaialdiaren bigarren ekitaldia. Bakarlariei eskainitako jaialdia da Bakarrik Hobeto Fest, eta aurten lau abeslari batuko ditu agertokian. Lumi taldeko kidea da Nahia Zubeldia, baina Le Bukowskin bakarka ariko da gitarrarekin. Gartxot Unsain Yaw, Madeleine, John Berkhout, Pastoriza Anaiak eta Bizaldi proiektuetan aritu da edo dabil, eta lehen aldiz igoko da oholtzara ondoan inor ez duela. Urte hauetan sortutakoak modu intimoago batean aurkeztuko ditu, gitarra eta ahots efektuekin jolasean. Oholtzan lehen aldiz arituko da Raitxrap, reggae eta flamenkoaren maitale den musikaria. Pettik osatuko du Bakarrik Hobeto Festen egitaraua.

Bakarrik Hobeto Fest

ETIKETAK:Gartxot UnsainLumiMadeleineNahia ZubeldiaPettiRaitxYaw