Kontzertua

badok

2019.04.30

badok

Deus Ez: ‘Sherpak’ bira

Deus Ez taldeak maiatzaren 2ean argitaratuko du bere bigarren diskoa, Sherpak. Hamaika kantuk osatzen dute Eibarko hirukotearen lan berria, eta maiatzaren 10ean Donostiako Kultur Kutxa Klub aretoan aurkeztuko dute. Ondoren, beste hainbat lekutan joko du Eibar eta Azkoitiko musikariez osaturiko hirukoteak. Ondoko afixean ikus ditzakezue datak eta lekuak.

Deus Ez bira

Eric Dezak (ahotsa eta gitarra), Alex Etxeberriak (baxua) eta Koldo Sagarzazuk (bateria) osatzen dute Deus Ez. Aurretik, hainbat taldetan aritu ziren hirurak: Hikara, The Blues Mondays, The Blues Willis Band… Deus Ez power-trio gisa rock alternatiboa jorratzeko sortu zuten 2016an, eta hurrengo urtean lehen disko homonimoa argitaratu zuten. Hura grabatu zuten estudio berean (Drum Groove Studio) lan egin dute oraingoan ere, Josu Erbiti soinu teknikariarekin. Hiru taldekideak batera joz grabatu dituzte 11 abestiak.

ETIKETAK:Alex EtxeberriaDeus EzEric DezaKoldo Sagarzazu