Kontzertua

badok

2019.09.29

badok

Don Inorrez: ‘Dardara hura’ singlearen aurkezpenak

Don Inorrez taldeak —Imanol Ubedaren bakarkako proiektua— lan berri bat argitaratu du udazkenean, bi kantuz osaturiko binilozko singlea: Dardara hura. Lan horretako kantuak Mugiro bila diskokoekin batera grabatu zituen taldeak, Paco Loco ekoizlearen estudioan, baina orain arte gordeta egon dira eta zuzenekoetan soilik entzun ahal izan da horietakoren bat. Pello Lizarralde idazlearen hitzak dituzte kantuek, eta singlearen azala Jose Ignacio Agorreta margolariak egin du.

Dardara hura singlea

Jose Ignacio Agorreta margolariak egin du binilozko singlearen azala.

Dardara hura zuzenean aurkezteko lau kontzertu iragarri ditu Don Inorrezek. Honako hauek dira datak eta lekuak:

  • urriak 23, Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoa
  • urriak 24, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza
  • azaroak 21, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea-Falerina
  • azaroak 29, Andoaingo Bastero kulturgunea

Kontzertuotan ohiko musikariek lagunduko diote Imanol Ubedari: Karlos Aranzegi (bateria), Ruben Caballero (gitarra) eta Fernando Lutxo Neira (baxua).

ETIKETAK:Don InorrezJose Ignacio AgorretaPello Lizarralde