Kontzertua

badok

2017.08.28

badok

Egubakoitzak Kartzelan VI

Egubakoitzak Kartzelan egitarauaren seigarren ekitaldia antolatu dute Bergarako Gaztetxean. Formatu akustikoko emanaldiek osatzen dute ziklo hau, eta aurten irailaren 8tik urriaren 6a bitartean egingo dute.

Egubakoitzak Kartzelan VI egitarauaren afixa.

Egubakoitzak Kartzelan VI egitarauaren afixa.

Bertxortan antzerki taldeak eta Iker Laurobak zabalduko dute aurtengo egitaraua, irailaren 8an. Nire gotorlekutik diskoko kantuak aurkeztuko ditu Laurobak, Itsasargiak taldeak lagunduta.

Irailaren 22an ere antzerkia eta musika batuko dira Bergarako gaztetxean. Txabela Bragasek irekiko du gaualdia, eta ondoren Kokein taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du.

Olatz Salvador izango da protagonistetako bat irailaren 29an. Bere bakarkako lehen diskoa grabatzen hasi da Skakeitan taldeko kidea, eta berau osatuko duten abestietako batzuk joko ditu Bergaran. Ondoren Erraiak taldeak hartuko du eszenatokia, orain arte plazaratu duen disko bakarra aurkezteko.

Azkenik, aski ezagunak diren musikariek osatuko dute urriaren 6ko eskaintza. Alde batetik, Izaki Gardenak taldeko abeslari Jon Basagurenek bakarkako saioa eskainiko du eta ondoren Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxea txandakatuko dira eszenatokian eta zenbait abesti elkarrekin joko.

ETIKETAK:BergaraEgubakoitzak KartzelanErraiakIker LaurobaJon BasagurenJon GurrutxagaKeu AgirretxeaKokeinOlatz SalvadorSkakeitan