Kontzertua

badok

2017.09.18

badok

EHZirimola kontzertua

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren aldeko kontzertua egingo dute urriaren 6an, Ezpeletako Merkatuan. Eguraldiaren erruz bertan behera geratu izanaren ondorioz jaialdian jo gabe geratu ziren hiru euskal taldek hartuko dute parte EHZirimola izeneko kontzertuan: Anestesia, PiL.T. eta Zea Mays. Sarrerak kontzertuaren egunean bertan erosi ahal izango dira, antolatzaileek ez baitute aurresalmentan jartzeko asmorik.

PILT 2017

EHZn jo gabe utzitako azken kontzertua Hazparnen emango du Pi.L.T. taldeak.

Pi.L.T. taula gainean azken aldiz ikusteko aukera eskainiko du EHZirimola kontzertuak. Bilbon, Gasteizen, Atarrabian eta Tolosan jo ondoren, Mungiako taldeak Lekornen ematekoa zuen itzulerako bosgarren eta azken emanaldia, baina ezin izan zuen gauzatu bere asmoa eta orain izango du arantza ateratzeko aukera.

Anestesiak ere Zirkulutik espiralera diskoaren birako azken emanaldietako bat eskainiko du Hazparnen. Birako azken hiru kontzertuak iragarri ditu Zarauzko laukoteak: irailaren 23an Bilboko Kafe Antzokian joko du, urriaren 6an Ezpeletan, eta azaroaren 18an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.

Zea Maysek berriz, Harro diskoaren aurkezpen birarekin jarraitzen du. Ezpeletako emanaldiaren biharamunean, urriaren 7an, Ondarroako Beikozini aretoan joko du, Marabilli jaialdiaren barruan.

Zirimola afixa

EHZIRIMOLA

  • Taldeak: Anestesia, Pi.L.T., Zea Mays
  • Non: Ezpeleta
  • Noiz: urriak 6
ETIKETAK:AnestesiaEHZEuskal Herria ZuzeneanEzpeletaMarabilliPi.L.T.Zea Mays