Kontzertua

badok

2018.10.15

badok

Eskean Kristören ‘Beste belaze batzuen gozoan’ bira

Beste belaze batzuen gozoan izenburua du Eskean Kristö taldeak azaroan argitaratuko duen diskoak. Lehen zuzeneko aurkezpena azaroaren 9an egingo du, Igorreko Kiñu gaztetxean, eta urtea amaitu bitartean beste hainbat lekutan eskainiko ditu abesti berriak. Oraingoz hauek dira taldeak baieztaturiko emanaldien datak eta lekuak:

    • azaroak 9, Kiñu gaztetxea (Igorre, Bizkaia)
    • azaroak 24, Portuko Ranpi (Ondarroa, Bizkaia)
    • azaroak 30, Zaldibarko gaztetxea (Bizkaia)
    • abenduak 1, Helldorado (Gasteiz)
    • abenduak 13, Arrasateko gaztetxea (Gipuzkoa)
    • abenduak 20, Kafe Antzokia (Bilbo)
    • abenduak 27, Dabadaba (Donostia)
    • abenduak 29, Abendurock (Mutriku, Gipuzkoa)

Arratiako rock&roll boskoteak Cesar Ibarretxe soinu teknikari beteranoarekin grabatu du bere hirugarren diskoa. Hainbat estudio erabili ditu horretarako: bateria eta baxua Lorentzo Records-en grabatu ditu, gitarrak Gaua Produkzioak estudioan… Diskoaren promozioko testuak dioenez, “oraingoan taldearen soinua gaurkotu eta dotoretu dute, rock&roll klasikoa oinarri harturik beti ere. Horrela bada, Eskean Kristö-ren koktelera partikularrean rock & rollak ezin hobeto konbinatzen du psikodelia, power-pop, punk, blues, bossanova eta latindar doinuekin”. Aurreko bi lanak Baga-Bigarekin argitaratu ondoren, autoekoizpenera jo du Eskean Kristök ere eta Trumonots Records zigilua sortu du.

“Zaldiak negarrez” da aurrerapen gisa Eskean Kristök zabaldu duen abestia.

ETIKETAK:Cesar IbarretxeEskean KristöTrumonots