Kontzertua

badok

2014.06.24

badok

Euskal Herria Zuzenean, Lekornen

Bigarren urtez Lekorneko (Lapurdi) gazteluaren babesean egingo da EHZ jaialdia, datorren ostiraletik igandera. Ohi bezala, musikaz gain bestelako hainbat ekitaldik osatuko dute hiru eguneko egitaraua: hitzaldiak, aurkezpenak, eztabaidak… Zinema eta dantza emanaldiak ere aurkituko ditu asteburu honetan Lekornera hurbiltzen denak. Musika eskaintzaren barruan, nazioarteko hainbat talde izango dira (Mexican Institute of Sound, The Excitements, Shantel, Ska-P, La Bundu Band, Amadou et Marian…), baina euskal musikak ere ordezkaritza zabala izango du. Hona hemen Lekornen izango diren euskal taldeen agenda:

Ostiralean

  • 18:00ean, Ttek! (elektrotxaranga)
  • 18:30ean, Joxe Replay (Joxe Ripiauren tributo banda)
  • 19:00etan, The Lookers (garage freskoa Ziburutik, ingelesez)
  • 19:45ean, Niña Coyote eta Chico Tornado (stoner rocka, “the fucking band of the fucking year“, Fermin Muguruzaren hitzetan)
  • 00:35ean, Zea Mays (Bilboko rock taldea, Da diskoaren aurkezpen biran murgilduta)

Larunbatean

  • 19:00etan, Urko Menaia (kaletik eszenatokietara jauzi egin duen Donostiako kantautorea)
  • 22:20ean, Gatibu (gernikarrak, disko berria grabatzen hasi aurretik azken emanaldietako batean ikusteko aukera)
  • 23:30ean, Kashbad (Errenteriako taldearen itzulera festibal handietara)

Igandean

Informazio guztia: http://ehz-festibala.eu

ETIKETAK:Zuzenekoak