Kontzertua

badok

2018.05.15

badok

Ezdokfest jaialdia

Ikusgarria da Eibarko Ez Dok tabernak antolatu duen bi eguneko jaialdiaren egitaraua. Euskal Herriko eta kanpoko gaur egungo hainbat rock talde esanguratsu bildu dituzte antolatzaileek, eta oso eskaintza erakargarria osatu dute. Jaialdia ekainaren 1ean eta 2an egingo da, Eibarko Unbe kiroldegian, eta bertan izango dira, besteak beste, Berri Txarrak, Joseba B. Lenoir, Belako, Kokein eta Nerabe, euskal taldeei dagokienez. Kanpoko ordezkaritza osatzen dutenen artean, Toundra, Viva Belgrado, Biznaga edota Doblecapa nabarmentzen dira.

Azpiko afixan duzue taldeen banaketa egunaren arabera. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.ezdokfest.com gunean eta Ez Dok tabernan.

ezdokfest afixa