Kontzertua

badok

2017.03.01

badok

Gazte Akelarrea

Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Gazte Akelarrea antolatu dute laugarren urtez jarraian. Aurtengo ekitaldia apirilaren 13tik 16ra egingo dute, Sugarren dantzan independentziara lelopean, eta Zornotzatik abiatuko da Igorren amaitzeko. Izan ere, berezitasun bezala, mendi martxa eta topagunearen arteko nahasketa bat izango da aurtengo Gazte Akelarrea. Mendi martxan apirilaren 13an abiatuko da arratsaldez eta gauez helduko da Igorrera. Bertan bi egunez eskaintza kultural eta politiko oparoaz gozatzeko aukera izango dute gazteek: tailerrak, hitzaldiak, lehiaketak, kontzertuak…

Gazte Akelarrea

Koban talde donostiarrak egin du Gazte Akelarrearen abestia, “Congo Square”. New Orleanseko plaza horretan esklaboak biltzen ziren igandero zapalkuntzari aurre egin eta musika eta dantza egiteko; testuinguru horretan inspiratu da Koban Gazte Akelarrearen abestia sortzeko: “XXI mendeko Euskal Herrian, sorgin eta akerrok ere gure dantza eta festa propioak behar ditugu, itotzen gaituen zapalkuntzatik ihes egin eta honi aurre egiteko indar berriak sor ditzagun”.

Informazio gehiago: gazteakelarrea.info

ETIKETAK:AitzinaErnaiGazte AkelarreaKoban