Kontzertua

badok

2019.02.19

badok

Gernikako Lekuek jaialdia

Seigarren urtez Lekuek jaialdia hartuko du Gernika-Lumok (Bizkaia) martxoan. Jaialdiaren izaerak eta helburuak bere horretan diraute bere sorreratik, “Gernikako elkargune ezberdinetan sormen handiko adierazpen eta interes artistikoei leku egitea, lantalde boluntario eta boluntarioki babes ekonomikorik gabea garenon eskutik”. Aurten ere herriko hainbat leku izango dira jaialdiaren aterpe. Zehazki, Astrak, Iparragirre Rock Elkarteak, Trinkete Antitxokoak, Lizeo antzokiak eta herriko tabernek hartuko dituzte egitaraua osatzen duten kontzertuak, erakusketak, proiekzioak eta bestelako ekintzak, martxoaren 9tik 16ra bitartean.

Gernikako Lekuek 2019

Jaialdiaren filosofiarekin bat eginez, Euskal Herriko eta nazioarteko artistak batzen dira egitarauan. Bertakoen artean, aipatzekoak dira hainbat proiektu eta lan berriren estreinaldiak. Esaterako, Hannot Mintegiak bultzatutako Moxal proiektuaren zuzeneko aurkezpena edota Neighbor taldeko Maite Larbururen bakarkako lehen diskoarena. Halaber, iaz argitaratutako diskoak aurkeztuko dituzte Bad Sound, Joseba Irazoki eta Lagunak, Kaleko Urdangak eta Dekot taldeek. Euskal Herriko ordezkaritza osatuz, Amorante, Gonzalo Portugal (Last Fear Deal taldeko gitarrista), Mad Muasel, Mississippi Queen & The Wet Dogs, Belatz —Banden Lehiaren azken talde irabazlea—, Eneritz Furyak, Laukatu eta Iñigo Garrido ere jaialdian ikusteko eta entzuteko aukera izango da.

Atzerriko izenen artean, estilo askotariko artistak daude: Nuria Graham (folk-americana), The Soul Jacket (southern rock), Dätcha Mandala (heavy-blues), Vancouvers (power-pop), Antonio Lizana Trio (jazz), Mr. Sipp (blues), Slap Guru (stoner, hard-rock), Doble Capa (rock), 8°6 Crew (reggae)…

Hauek dira kontzertuen datak eta lekuak:

  • martxoak 9: 8°6 Crew eta Kaleko Urdangak. Astra. 21:30
  • martxoak 9: Laukatu. Zeppelin taberna. 21:30
  • martxoak 10: Iñigo Garrido. Musutruk taberna. 18:00
  • martxoak 10: Cotton Club. Zeppelin taberna. 19:00
  • martxoak 10: Maite Larburu. Trinkete Antitxokoa. 20:00
  • martxoak 11: Amorante. Astrako bunkerrean. 21:00
  • martxoak 12: Eneritz Furyak. 21:30
  • martxoak 14: Mr. Sipp. Iparragirre Rock Elkartea. 21:30
  • martxoak 15: Gonzalo Portugal. Zeppelin taberna. 19:00
  • martxoak 15: Belatz. Aterpe taberna. 20:00
  • martxoak 15: Nuria Graham, Lizeo antzokia. 21:00
  • martxoak 15: The Soul Jacket eta Mississippi Queen & The Wet Dogs. Iparragirre Rock Elkartea. 21:00
  • martxoak 15: Dekot. Musutruk taberna. 23:00
  • martxoak 15: Vancouvers. Trinkete Antitxokoa. 00:00
  • martxoak 16: Slap Guru. Aterpe taberna. 17:00
  • martxoak 16: Antonio Lizana Trio. Lizeo antzokia. 20:30
  • martxoak 16: Dätcha Mandala eta Doble Capa. Iparragirre Rock Elkartea. 20:30
  • martxoak 16: Bad Sound eta Mad Muasel. Astra. 22:00
  • martxoak 16: Primeros Auxilios. Zeppelin taberna. 23:00
  • martxoak 16: Joseba Irazoki eta Lagunak eta Moxal. Trinkete Antitxokoa. 23:00

Jaialdi osorako bonoa salgai dago sarean, baita zenbait kontzertutarako sarrera solteak ere. Gernikako hainbat gunetan ere eskuratu daitezke: Astra, Aterpe taberna, Ospa taberna eta Talako Kantina (Bermeo).

ETIKETAK:AmoranteBad SoundBelatzDekotEneritz FuryakGernikako LekuekJaialdiakJoseba Irazoki eta lagunakLaukatuMad MuaselMaite LarburuMoxal