Kontzertua

badok

2017.10.19

badok

Hatortxu Rock 21

Uztailean jaialdiaren 20. urtemuga ospatzeko lau eguneko egitarau arrakastatsua burutu ondoren, ohiko formatura itzuliko da Hatortxu Rock. Abenduaren 16an egingo da aurtengo ekitaldia, Atarrabian (Nafarroa), Zuek gabe… etenik ez! lelopean, eta bertan parte hartuko duten taldeen zerrenda ezagutzera eman dute antolatzaileek.

Ohi bezala, Euskal Herriko eta kanpoko taldeak batuko ditu egitarauak. Bertakoen artean, izen aski ezagunak daude (Soziedad Alkoholika, Willis Drummond, Gatillazo…) eta proiektu berriren bat ere (Anita Parker taldearen estreinaldia izango da). Halaber, Glaukomak Kalima disko berria aurkeztuko du. Kanpokoen artean, Xavi Sarrià nabarmentzen da. Obrint Pas taldeko kide ohiak bakarkako lehen diskoa kaleratu du, Amb l’esperança entre les dents, zeinean Gorka Urbizuk kolaboratu duen.

Sarrerak hemen dira salgai.

Hatortxu 2017

ETIKETAK:Anita ParkerGlaukomaGorka UrbizuHatortxu RockWillis Drummond