Kontzertua

badok

2019.09.05

badok

Hertzainak: Gari eta Josu Zabala

Garik eta Josu Zabalak hiru kontzertu emango dituzte Bilbon, Hertzainak taldearen abestiak jotzeko. Bi musikarien emanaldiek ikusmin handia piztu dute eta Euskalduna jauregian irailaren 25ean eta 26an eskainiko dituzten bi emanaldietarako sarrera guztiak egun gutxitan saldu ziren. Berriki beste kontzertu bat iragarri du bikoteak, irailaren 17an Bilboko Kafe Antzokian emango dutena.

“Etxetzat daukagu Bilboko Kafe Antzokia. Euskal komunitatearen arnasleku, lotura sakona daukagu eraikinarekin eta hari bizia ematen dioten ehunka euskaltzalerekin. Horregatik, kontzertu berezia eskainiko dugu Euskalduna-ko kontzertuen aurretik. Ilusio handia egiten digu eskailera horiek igo eta zuen aurrean jotzeak”, azaldu dute Garik eta Josu Zabalak sare sozialetan.

ETIKETAK:GariHertzainakJosu Zabala