Kontzertua

badok

2019.09.12

badok

Ixo! Fest #2

Euskal Irratietako Ixo! musika emankizunak bigarren urtez Ixo! Fest jaialdia antolatu du. Ezohiko festibala da, ez baita egitaraua aurrez iragartzen, eta bertara joatea beste erremediorik ez dago parte hartuko duten abeslari edo taldeak nortzuk diren jakiteko. “Helburua taldeak publikoari ezagutaraztea da, afitxa buruen sistematik kanpo egonez”, azaldu dute antolatzaileek. “Horrela espero dugu jendea kurios egonen dela eta beti prest bitxikeria berri baten deskubritzeko”. Asmo hori bat dator irratsaioaren filosofiarekin: “Euskal Herriko talde ttipi eta etorkizun handikoak ohitura ez duen publikoari ezagutaraztea”.

Iaz Itsasuko Atharriko zelaietan egin zuten festibala lehenengo aldiz, eta parte hartu zuten taldeak Saioa bikotea, Diabolo Kiwi, Tristtan Mourguy eta Horeba eta Kuartz izan ziren. Ondoko bideoan duzue iazko ekitaldiaren laburpena.

Aurtengo ekitaldia, Luhusoko borda baten inguruan egingo dute, irailaren 21ean. Ateak arratsaldeko 5etan irekiko dituzte eta kontzertuak 20:00etan hasiko dira. Aurten ere lau taldek joko dute, “Euskal Herri osokoak eta estilo ezberdinetakoak”, antolatzaileek diotenez. Animazio ezberdinek arratsaldea alaituko dute, eta ostatuan edariak eta janaria zerbitzatuko dituzte.

Ixo Fest #2

Leku honetan egingo da Ixo! Fest jaialdiaren bigarren aldia.

ETIKETAK:Diabolo KiwiIxo! FestKuartzLuhusoSaioa TaldeaTristtan Mourguy eta Horeba