Kontzertua

badok

2018.12.12

badok

Izaki Gardenak: ‘Dena oskol’ bira

Izaki Gardenak urtarrilean hasiko da Dena oskol lan berria aurkezten. Oraingoz zortzi emanaldi baieztatu dituzte, eta kontzertuotan Joseba Baleztena itzuliko da taldera —lehen bi diskoetan, Itsasargiak eta Amaieratik hasi, parte hartu zuen— Danilo Foronda gitarristaren ordez. Lehen emanaldia Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da, urtarrilaren 12an. Ondoren, Bilbo, Iñati, Iruñea, Gernika, Azpeitia edota Ondarroan ariko da Jon Basaguren buru duen boskotea. Emanaldi horietako batzuetan Montauk taldeak ere joko du.

Izaki Gardenak bira 2019

Dani Arrizabalagak, Fede Egiluzek, Jon Basagurenek, Libe Garcia de Kortazarrek eta Joseba Baleztenak osatuko dute Izaki Gardenak ‘Dena oskol’ diskoaren biran. (Galder Izagirre)

Honako hauek dira datak eta lekuak:

  • urtarrilak 12, Gasteizko Jimmy Jazz aretoa (+ Moby Dick). Sarrerak hemen salgai
  • urtarrilak 17, Bilboko Kafe Antzokia. Sarrerak hemen salgai
  • urtarrilak 19, Oñatiko Gaztelekua. Sarrerak hemen salgai
  • urtarrilak 20, Gernikako Iparragirre aretoa (+ Moby Dick). Sarrerak hemen salgai
  • urtarrilak 26, Iruñeko Indara aretoa (+ Montauk). Sarrerak hemen salgai
  • otsailak 8, Durangoko Plateruena kafe antzokia (+ Montauk). Sarrerak hemen salgai
  • otsailak 15, Ondarroako Beikozini aretoa. Sarrerak hemen salgai
  • otsailak 22, Azpeitiko Sanagustin kulturgunea (+ Moby Dick). Sarrerak hemen salgai
ETIKETAK:Danilo ForondaIzaki GardenakJon BasagurenJoseba BaleztenaMontauk