Kontzertua

badok

2019.07.17

badok

Joseba Irazoki, bakarka eta Lagunekin

Joseba Irazoki oholtzan ikusteko hainbat aukera izango da uda honetan. Uztailetik urrira bitartean 18 kontzertu eskainiko ditu musikari nafarrak Euskal Herrian, Katalunian eta beste zenbait tokitan. Emanaldi horietako batzuk bakarka egingo ditu eta gainerakoak Lagunak taldearekin. Hain zuzen, iaz argitaratutako Zu al zara? (Bidehuts) diskoa aurkezten ari da Joseba Irazoki urte hasieratik. Diskoa grabatu zuten musikariek osatzen dute zuzeneko taldea ere: Ibai Gogortza (gitarra), Jaime Nieto (baxua) eta Felix Buff (bateria). Azken honek Willis Drummond taldean ere jotzen duenez, Karlos Aranzegi ari da ordezkatzen bi taldeen agendak bat egiten duenean.

irazoki tour

ETIKETAK:BidehutsJoeba Irazoki eta Lagunak