Kontzertua

badok

2017.04.11

badok

Kaiola jaialdia

Galdakaoko Torrezabal kultur etxean Kaiola jaialdiaren bigarren ekitaldia hartuko du maiatzaren 27an. Bost musikari edo taldek osatuko dute aurtengo egitaraua, eta horien artean Fred Frith gitarristaren izena nabarmentzen da. Erresuma Batuko musikaria abangoardiako doinuen ordezkari nagusietako bat da, erreferentziazko hainbat taldetan aritu da (Henry Cow, Massacre, Skeleton Crew, Keep The Dog…) eta John Zorn, Robert Wyatt, Brian Eno edota Derek Baileyrekin kolaboratu du ia 50 urteko ibilbidean. Galdakaon bakarka arituko da.

RUSCONI_2012_photos_RUSCONI-feat.-Fred-Frith-Himself-940x626

Fred Fith musikari britainiarrak Galdakaon joko du.

Antolatzaileek inprobisazio doinuen aldeko apustua egin dute aurtengo egitaraua osatzerakoan, atzerriko artistei dagokienez bederen. Izan ere, Frithez gain, beste bi taldek hartuko dute parte Kaiolan: Jooklo Zappa Italia eta AEBetako musikariez osaturiko free jazz hirukote bat da —taldekideen artean Frank Zapparen iloba dago— eta Pak Yan Lau pianistak jostailuzko instrumentuekin osaturiko emanaldia eskainiko du Galdakaon.

Jooklo zappa

Jooklo Zappa hirukotea.

Bi euskal taldek osatuko dute Kaiola festibaleko egitaraua: Akauzazte eta Jupiter Jon.

ETIKETAK:AkauzazteGaldakaoJupiter JonKaiola