Kontzertua

badok

2017.05.24

badok

Kalegorrian jaialdia

Urretxuko Kalegorrian jaialdiaren egitaraua aurkeztu berri dute. Ohi bezala, ekaineko hiru asteburutan egingo da, eta hiru egunetako bakoitzean hainbat taldek hartuko dute parte. Gaztetxea eta Santa Barbara aterpetxea izango dira eszenatokiak, eta emanaldi guztietarako sarrera doan izango da. Egitarauan nabarmentzen dira, besteak beste, Beñat eta Julen Axiarik Joseba Irazokirekin osatutako Wankatanka Triok eta Mursegok Neighbor taldeko Maite Larbururekin eskainiko dituzten kontzertuak.

Kalegorrian

EKAINAK 3 LARUNBATA, GAZTETXEAN
20:00etan: IbonRG bakarka
22:30ean: CuelloSofa
Ondoren DJ festa: DJ Beirut (Antton Iturbe) + DJ Entrepeneur (Jon Waterfield) + DJ Pop3eros (Gorka Erostarbe)

EKAINAK 10 LARUNBATA, SANTA BARBARAN
18:00etan: Oso Fan
19:30ean: Belarmiñak
22:00etan: Txost!
23:30ean: Drumkopters
EKAINAK 18 IGANDEA, SANTA BARBARAN
12:00etan: Beñat Axiari
13:00etan: Maddi Oihenart
17:30ean: Wankatanka Trio (Joseba Irazoki + Beñat Axiari + Julen Axiari)
19:00etan: Maite Larburu Neighbor + Mursego

ETIKETAK:BelarmiñakBeñat AxiariDrumkoptersIbonRGJoseba IrazokiJulen AxiariKalegorrianMaddi OihenartMaite LarburuMursegoNeighborOso FanSofaTxost!Wankatanka Trio