Kontzertua

badok

2017.09.12

badok

Kooltur Ostegunak

Urriaren 5ean hasiko da Arrasateko Kooltur Ostegunak kontzertu zikloaren zortzigarren denboraldia. Glaukoma taldeak zabalduko du ikasturtea, Kalima disko berriaren aurkezpenarekin. Urriaren 12an, Castellóko (Herrialde Katalanak) Los Amantes taldeak power pop doinuen saioa eskainiko du Arrasateko Gaztetxean, eta urriaren 18an, Willis Drummonden txanda izango da. Duela urtebete argitaratutako Tabula rasa diskoaren aurkezpenetan murgilduta jarraitzen du laukoteak, eta hori izango da kontzertuaren ardatza. Azkenik, Porco Bravok itxiko du Kooltur Ostegunak zikloaren urriko egitaraua.

koolturURRIA2017

ETIKETAK:ArrasateGlaukomaKooltur OstegunakWillis Drummond