Kontzertua

badok

2018.01.09

badok

Lekuek jaialdia

Gernikako hainbat elkartek elkarlanean antolatzen duten Lekuek jaialdiaren aurtengo ekitaldia martxoaren 3an hasi eta 11n amaituko da, eta ohi duenez, egitarau oparoa eskainiko du. Antolatzaileek dagoeneko ezagutzera eman dute behin-betiko izen zerrendan, eta horien artean hainbat euskal talde daude: Balerdi Balerdi, Glaukoma, Anita ParkerRukula, MICE, Sustrajah Band, Legen Beltza, Kokein, Etorkizun Beltza, Hemendio, IbonRG

Aipatutakoez gain, beste hainbat talde eta bakarlari izango dira Gernikan: NudozurdoThe Reverend Shawn Amos, Niño de Elche, El Inquilino Comunista, Juantxo Skalari & La Rude Band, The Riff Truckers

 

Lekuek egitaraua

Kontzertuez gain, erakusketak, proiekzioak, tailerrak eta beste hainbat osagai bilduko ditu Lekuek jaialdiak. Bonoak urtarrilaren 26an jarri zituzten salgai.

ETIKETAK:Anita ParkerBalerdi BalerdiGernikako LekuekGlaukoma