Kontzertua

badok

2019.01.29

badok

Lisabö: ‘Eta edertasunaren lorratzetan…’ bira

Lisabö taldeak zazpi kontzertuko bira iragarri du, Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts, 2018) diskoa aurkezteko. Martxoaren 2an, Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean joko du, martxoaren 21ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan —bi emanaldi horietan Mursego izango da gonbidatua—, apirilaren 13an Iruñeko Indara aretoan —Vulk taldearekin— eta apirilaren 14an Bilboko Kafe Antzokian —Elle Belga bikotearekin—.  Sarrerak dagoeneko salgai daude Donostiako, Gasteizko, Iruñeko eta Bilboko emanaldietarako. Horrez gain, maiatzaren 25ean UsoPop jaialdian joko du, maiatzaren 31n Bartzelonako Primavera Sound -en, eta ekainaren 7an Portoko NOS jaialdian. Horiek dira oraingoz baieztatuta dauden emanaldiak.

lisabo zuzen

Lisabö 2019: Eneko Aranzasti, Jabi Manterola, Xabi Zabala, Borja Toval, Sergio Gonzalez eta Karlos Osinaga. (Galder Izagirre @diapositivisme_studio)

Zuzenekoetan seikote gisa azalduko da Lisabö. Karlos Osinagak, Jabi Manterolak, Eneko Aranzastik eta Xabi Zabalak osatutako muinari beste bi musikari gehituko zaizkio: Borja Toval (Sacco) eta Sergio Gonzalez (Izaera, Sorkun…).

ETIKETAK:Elle BelgaIntxaurrondo kultur etxeaIzaeraJimmy JazzKafe AntzokiaLisaböMursegoNOSPrimavera SoundSaccoSorkunUsopop