Kontzertua

badok

2017.10.18

badok

Lou Topet vs. Wilco / Rukula vs. M-ak

Izar & Star zikloak egitarau bikoitza antolatu du azaroaren 30erako Bilboko Kafe Antzokian. Alde batetik, Lou Topet taldeak Wilcoren kantuak joko ditu euskarara ekarrita. Oier Aranzabal kantariaren inguruan osaturiko taldeak halako ariketa bat egin zuen Abesti bat gutxiago diskoan, zeinean besteak beste Damien Jurado, Jeff Tweedy, Cass McCombs, Mavis Staples edota John Hiatten kantuak moldatu zituen, baita Wilcoren “Zu ta ni” ere”. Halaber, Loraldia jaialdiaren enkarguz Pete Seegerren kantuak ekarri ditu euskarara.

Bestetik, Rukula laukoteak M-ak taldearen abestiak moldatuko ditu. Rukulako taldekideen artean Martxel Arkarazo dago, M-ak taldean aritutako Kaki Arkarazoren semea. Rock instrumentala jorratzen du Rukulak, baina 80ko hamarkadan euskal rockean hainbat bide berri ireki zituen taldearen kantuak joko ditu Bilboko Kafe Antzokian.

Emanaldi honetarako sarrerak hemen eros daitezke.

Izar Star lou rukula

 

ETIKETAK:Izar & StarKaki ArkarazoLou TopetM-akMartxel ArkarazoOier AranzabalRukula