Kontzertua

badok

2019.03.21

badok

Maider Zabalegi: ‘Bidean’ bira

Oiartzunen, jaioterrian, abiatuko du Maider Zabalegi kantariak bere bakarkako bigarren diskoa, Bidean (Baga Biga, 2019), aurkezteko bira. Martxoaren 22an eskainiko du lehen emanaldia, Oiartzungo udal areto nagusian, eta ondoren beste hainbat herritan izango da. Zehazki, hauek dira orain arte iragarritako emanaldien datak eta lekuak:

  • martxoak 22: Oiartzungo udal areto nagusian, 19:00etan
  • martxoak 29: Donostiako Lugaritz kultur etxean, 20:00etan. Sarrerak erosteko hemen
  • apirilak 7: Tolosako Bonberenea gaztetxean, 22:30ean
  • apirilak 12: Bilboko Bilborock aretoan, 20:30ean. Sarrerak erosteko hemen
  • maiatzak 5: Eskoriatzako Puntaik Punta jaialdian
  • ekainak 8: Gasteizko Goiuri-Villa Suson, 21:00etan

Kontzertuotan honako musikari hauek lagunduta ariko da Maider Zabalegi: Gorka Urra (gitarra), Urbil Artola (dobroa, gitarra akustikoa, lap steel gitarra), Maria Soriazu (baxua) eta Andoni Etxebeste (bateria).

ETIKETAK:Andoni EtxebesteBaga BigaGorka UrraMaider ZabalegiMaria SoriazuUrbil Artola