Kontzertua

badok

2018.10.30

badok

Manez eta Kobreak, Sakanako BerriaLagunen eskutik

Kalakan taldeko kide ohi Thierry Bizkarik gidatutako Manez eta Kobreak talde berria ikusteko aukera izango da Altsasun (Nafarroa), Sakanako BERRIAlagunen eskutik. Bizkarik, hainbat taldetan aritu ondoren, bere kantuak aurkeztuko ditu metalezko tresnen taldearekin. Aurten argitaratutako diskoa aurkeztuko du, eta kantu bilakatuko ditu bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagunen bizipenak. Emanaldian zehar Fernando Maselli, Elena Asins eta Jose Ortiz Etxagüeren lanen irudiak proiektatuko dituzte.

BERRIAk, Sakanako BERRIAlagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak elkarlanean antolatzen duten seigarren ekitaldia da hau. Sarrerak salgai daude Berria Dendan eta Iortia kulturguneko atarian. Salneurriak: aurretik: 10 € · egunean bertan: 12 € · BERRIAlagunek: aurretik: 8 € · egunean bertan: 10 €

ETIKETAK:BerriaLagunakKalakanManez eta Kobreak