Kontzertua

badok

2018.05.22

badok

Mikel Laboaren adaxka gazteak

Antiguotarrak Euskal Dantza Taldeak Mikel Laboaren omenezko kontzertua antolatu du kantariaren heriotzaren 10. urteurrena dela-eta. Mikel Laboaren adaxka gazteak izena jarri diote ekainaren 15ean Donosiako Antigua auzoko frontoian hainbat musikari bilduko dituen jaialdiari. Hain zuzen, bertan izango dira Ekiza, Mursego eta Javi Manterola (Lisabö), Olatz Salvador, Petti, Unai Pelayo Pelax, Iñigo Ozaeta eta Beñat Antxustegi, Xendarineko Ahizpak eta Zigor DZ. Halaber, Miren Lizeaga dantzariak ere parte hartuko du ekitaldian.

Laboaren adaxka gazteak

Jaialdira joan ahal izateko gonbidapenak Donostiako FotoMiki argazki dendan, Platero tabernan eta Rekalde tabernan egongo dira eskuragarri maiatzaren 24tik aurrera. Era berean, mikellaboaantiguo@gmail.com helbidean ere eskatu ahalko dira.

ETIKETAK:Antiguotarrak Dantza TaldeaBeñat AntxustegiEkizaIñigo OzaetaJavi ManterolaLisaböMikel LaboaMiren LizeagaMursegoOlatz SalvadorPelaxUnai PelayoXendarineko AhizpakZigor DZ