Kontzertua

badok

2018.05.14

badok

Mushkum taldearen bira

Nire totem animalia bigarren diskoa kaleratu berri du Mushkum taldeak, eta datozen asteetan Euskal Herriko hainbat tokitan aurkeztuko du. Lehen emanaldia joan den igandean eskaini zuen Amurrioko Burubio elkartean, eta hurrengo hitzorduak honako hauek izango dira:

  • maiatzaren 18an, Bilboko Hika Ateneoan
  • maiatzaren 25ean, Laudioko Keska tabernan
  • maiatzaren 27an, Donostiako Olatu Talka jaialdian
  • ekainaren 16an, Errioxako Alcanadren

Mushkum 2016an sortu zuten Juncal Altzugaraik (ahotsa), Luis Vilek (gitarra, ahotsak), Josean Vallek (pianoa, teklatuak) eta Amaia Monleonek (perkusioa), eta iaz Denbora izenburuko lehen diskoa plazaratu zuten. Nire totem animalia Taupakak argitaratu du, eta horren harira taldea ezagutzera emateko ondoko bideo hau landu du elkarteak.

ETIKETAK:MushkumTaupaka