Kontzertua

badok

2014.09.22

badok

Musikazuzenean atariaren alde

Azaroan lau urte egingo ditu Musikazuzenean.com atariak. Euskal Herri osoko kontzertuen agenda eskaintzen du Koldo Otamendi kazetariak gidatutako proiektuak, baina horrez gain musika eszenaren berri izateko beste hainbat atal interesgarrik osatzen dute ataria: diskoa grabatzen ari diren taldeen blogak, kontzertuen argazkiak, kronikak… Eta berriki talde, gaztetxe, taberna eta kontzertu aretoen komunitatea sortu du. Ataria aurrera ateratzen laguntzeko, hainbat ekimen martxan jarri ditu urte hauetan, eta oraingoan gaualdi bikain bat antolatu du irailaren 27rako Andoaingo Gaztetxean, Tutan Come On, Borrokan eta Willis Drummond taldeekin.

musikazuzenean

Tutan Come On Oscar Conde ‘Kanda’ musikariaren azken proiektua da (Neubat eta Vice Presidentesen ibilitakoa da aurretik, baita Sorkunen taldean ere). Ibon Salterain bateria jotzailearekin elkartu da Kanda stoner bikote boteretsua osatzeko. Lehen diskoa kaleratu zuten iaz, eta hori ari dira aurkezten kontzertuetan.

Borrokan-ek Zuak hirugarren diskoa kaleratu du aurten, baina orain arte ez dira asko izan taldea zuzenean ikusteko aukerak. Beraz, Andoaingoa abagune aparta da gaur egungo zuzenekorik txundigarrienetako baten lekuko izateko. Hurrengo aukera urriaren 18an izango da, Getariako Gaztetxean.

?list=PLMmC36gCk3G4y_qwFwTookjldGkJ62ZgP

Willis Drummondek berriz, aurrera jarraitzen du asterik aste kontzertuen erritmo geldigaitzarekin. Irailean 7 kontzertu eskainiko ditu. Hain zuzen, Andoainen baino lehen, Artziniegan (hilaren 6an), Usurbilen (19an), Barrundian eta Zaramagan (20an) izan da, ostegunean Elgoibarren joko du (Sotoko Hotsak zikloan) eta ostiralean, Gasteizko Helldorado aretoan (kontzertu horretan Neil Young & Crazy Horseren bertsioak joko ditu boskoteak).

Hiru kontzertuen ostean, Mikel Larratxek (SextySexers, Mutürbeltz, Zakillers) musika pintxatuko du. Sarrerak 7 eurotan dira salgai.

ETIKETAK:Borrokanmusikazuzenean.comWillis Drummond