Kontzertua

badok

2019.03.29

badok

Niña Coyote eta Chico Tornado: ‘Aitzstar’ bira

Niña Coyote eta Chico Tornadobikotea Aitzstar lan berria aurkezteko biran murgilduta dago. Tenerifen, Oviedon eta Bartzelonan izan ondoren, Euskal Herriko lehen aurkezpenen txanda iritsi da. Hiru kontzertu eskainiko ditu jarraian, apirilaren 11n, 12an eta 13an, Bilboko Kafe Antzokian, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eta Donostiako Intxaurrondo kultur etxean, hurrenez hurren.

Emanaldi horien ostean, maiatzaren hasieran Galiziara abiatuko dira Ursula Strong eta Koldo Soret taldekideak, Valentzian eta Madrilen joko dute ondoren, eta hilaren amaieran Iruña Rock Festival jaialdian joko dute. Halaber, Mundakako Wave Rave jaialdian parte hartuko du uztailaren 25ean, Crystal Fighters, Belako eta Hinds taldeekin batera.

Coyote Tornado berria

Niña Coyote eta Chico Tornado.

ETIKETAK:Iruña Rock FestivalJimmy JazzKafe AntzokiaNiña Coyote eta Chico TornadoWave RaveZentral