Kontzertua

badok

2014.06.24

badok

Obaba Fest

Info 7 irratiko ‘Obabako Testiguak’ literatura saioak Obaba Fest jaialdia antolatu du Doka aretoan. Hiru kontzertuk eta disko jartzaileen saioak osatuko dute jaia. Giorgio Bassmatti abeslari donostiarrak euskaraz abesteko sortutako Oso Fan proiektua aurkeztuko du jendaurrean lehen aldiz. Zarauzko Perlak laukoteak txanda hartuko dio, berriki argitaratu duen lehen diskoko kantuak aletzeko, eta ondoren Xabier Montoiak itxiko du kontzertuen atala. Luis Fernandez biolontxe jotzaileak eta Ibon Rodriguez gitarrista eta teklatu jotzaileak lagunduta, ‘Xabier Montoiaren mundu miresgarria’ diskoko kantuak ez ezik, berri batzuk ere eskainiko ditu Montoiak. Obaba Festari amaiera emateko, Las Tea Party dj bikoteak electro, drum n’ bass, dubstep doinuak jarriko ditu.

Oraindik ez baduzu jaialdira joan ala ez erabaki, seguru elkarrizketa honek zalantza guztiak uxatuko dizkizula:

  • Obaba Fest: Oso Fan, Perlak, Xabier Montoia, Las Tea Party
  • Non: Donostiako Doka kafe antzokian
  • Noiz: Uztailaren 3an, 20:00etan.

http://obabakotestiguak.wordpress.com

ETIKETAK:PerlakXabier MontoiaZuzenekoak