Kontzertua

badok

2019.10.29

badok

Olatz Salvador: ‘Zintzilik’ bira amaiera

Olatz Salvador abeslari donostiarra Zintzilik diskoaren aurkezpen biraren azken kontzertuak ematen ari da. Azaroaren hasieran hiru emanaldi eskainiko ditu bikote formatuan —Jagoba Salvador anaiarekin (Madeleine)—, eta ondoren Euskal Herriko azken bi kontzertuak emango ditu  talde osoarekin —Julen Idigoras (bateria, sintetizadoreak), Borja Anton (gitarra elektrikoa, ukelelea, biolina) eta Jagoba Salvador (baxua)—, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian (sarrerak hemen) eta Bilboko Kafe Antzokian (sarrerak hemen), azaroaren 24an eta 28an hurrenez hurren. Donostiakoan hainbat gonbidatu izango dira oholtza gainean: Juantxo Arakama, Pablo Novoa, Jon Basaguren, Izaro, Eduardo eta Iñaki Salvador, Elena Carreto eta Iker Sanz dantzariak, Garazi Esnaola eta Aitor Valcarlos.

Salvadorrek Bartzelonan emango dio bukaera birari, abenduaren 12an, Oviedon, Vigon eta Zaragozan jo ondoren. Guztira 50 emanaldi inguru eskaini ditu Zintzilik aurkezteko.

Zintzilik bira amaiera

ETIKETAK:AirakaJagoba SalvadorMadeleineOlatz Salvador