Kontzertua

badok

2014.07.04

badok

Paperezko Kontzertuak Zarautzen… eta Donostian

Joseba Irazokik itxiko du joan de azaroan Zarauzko Garoa liburudendak abian jarritako Paperezko Kontzertuak ekimenaren lehen denboraldia. Irazokik Oso Banda-Uda Tour bira abiatu berri du, eta Plentzian, Mutrikun, Ean, Malkein eta Donostian izan ondoren, Zarautzen joko du uztailaren 27an, goizeko 11:30ean hasita. Juan G. Andres kazetariak gidatuko du solasaldia, eta Paperezko Kontzertuetan ohi den bezala, musikari gonbidatuak, kasu honetan Irazokik, liburu baten gomendioa egingo du.

Bederatzi hilabete hauetan beste horrenbeste talde edo bakarlari aritu dira Garoan, formatu txikiko emanaldiak eskaintzen: Anari, Audience, Bide Ertzean, Gari, Mursego, MobyDick, Belako, The Pain of Being Pure at Heart eta Neil Halstead. Joseba Irazokirena izango da denboraldi honetako azkena, eta baita, seguruenik, Zarauzko dendan egingo den azkena ere.

Izan ere, Donostian denda berria zabalduko du laster Garoak (igandean, uztailak 6, izango da inaugurazioa, eta astelehenetik aurrera bezeroei irekita egongo da), eta han egingo dira aurrerantzean Paperezko Kontzertuak. Dagoeneko prest dituzte lehen lau emanaldiak:

  • uztailaren 12an, 20:00etan, The Wave Pictures
  • uztailaren 26an, 20:00etan, Anari
  • irailaren 7an, 13:00etan, Robert Ellis
  • irailaren 20an, 13:00etan, Sleepy Sun

Hemen duzu Anarik 2013ko azaroan eskainitako lehen Paperezko Kontzertuaren bideo osoa:

ETIKETAK:AnariJoseba IrazokiPaperezko KontzertuakZuzenekoak