Kontzertua

badok

2019.02.28

badok

Redstone Replay Festibala

Euskal Herriko hainbat musikari bilduko ditu Redstone Replay festibalak, apirilaren 27an, Ondarroako (Bizkaia) Beikozini aretoan. Hiru urtez Redstone Soluk kontzertu zikloa antolatu dutenek sortu dute jaialdia, eta hain zuzen azken ekitaldian parte hartu duten musikariak bilduko ditu ekimen berriak. Ondoko afixan duzue musikarien zerrenda.

Redstone ReplayFormatu txikiko kontzertuen bidez herritarrak euskal musikara gerturatzea du helburu Redstone Soluk zikloak. Apirileko jaialdiak, areto handiago batean egin arren, udazkeneko zikloaren izaerari eutsiko dio eszenaratzeari dagokionez. “Formatu aldaketa dagoen arren, hastapeneko helburuak mantentzen ditugu; alegia, herriko kultur eskaintza osatzea eta herritarrak euskal musikara gerturatzea, euskal kulturaren transmisioa lantzeko bitarteko eraginkor bat izateko asmoz», azaldu zuen Aiert Goenaga bozeramaileak jaialdiaren aurkezpenean.

ETIKETAK:Aiert GoenagaBeikoziniJaialdiakOndarroaRedstone ReplayRedstone Soluk