Kontzertua

badok

2018.04.09

badok

Rukula vs. M-ak bira

Iazko azaroan, Izar & Star zikloak antolaturik, M-ak taldearen hainbat kanturen bertsioak jo zituen Rukulak Bilboko Kafe Antzokian. Horretarako, Eskean Kristö taldeko Pello Artabe abeslariaren laguntza izan zuen ahotsetan. Zuzeneko formazioa, berriz, Ibai Arrieta (perkusioa) eta Luke N Strike (azpi-ahotsak) kideekin osatu zen. Bertan, M-ak taldearen musika ibilbideko zazpi kanturen moldaketak jo zituzten, M-ak-en izpiritua mantenduz, eta Rukularen nortasuna gehituz. Emanaldi horren harira Martxel Arkarazo taldekidearekin egindako elkarrizketa irakur dezakezu hemen.

Kontzertu hura beste zenbait tokitan eskainiko du Usurbilgo laukoteak apirilean. Ondarroan, Gasteizen eta Donostian ariko da hilaren 13an, 14an eta 15ean, hurrenez hurren, eta hurrengo asteburuan, 20an eta 21ean, Beran eta Larrabetzun. Emanaldiotan M-ak taldearen 8 kantu eta Hazi beltzak disko berriko 6 abesti joko dituzte.

Rukula bira afixa

 

ETIKETAK:Eskean KristöIbai ArrietaIzar & StarM-akMartxel ArkarazoPello ArtabeRukula