Kontzertua

badok

2020.01.14

badok

Sexty Sexers: ‘Beltza, iluna eta sakona tour’

Duela egun batzuk jakin genuen Sexty Sexers itzultzekoa zela aurten, eta gaur ezagutu dugu noiz izango dela. Taldeak hiru kontzertu iragarri ditu Beltza, iluna eta sakona tour 2020 izeneko biraren barruan: martxoaren 14an Gasteizko gaztetxean joko du, Muinoko Hotsak egitarauaren barruan, RedIronSquad taldearekin; apirilaren 4an, Gernikako Iparragirre elkartean —The Riff Truckers taldearekin— eta apirilaren 24an, Hondarribiko Psilocybenea aretoan —Horzdun taldearekin—.

Sexty Sexers tour 2020

Lehen hiru kontzertuen berri emateko Izukarik diseinaturiko afixa.

Sei urte igaro dira Berako (Nafarroa) taldeak azken kontzertuak eman zituenetik, Lorerik ez urkamendian bira laburrean, eta 11 urte azken diskoa, Hero mantra, kaleratu zuenetik. Tarte honetan beste hainbat proiektu martxan jarri dituzte taldekideek: Zakillers, Joseba B. Lenoir, Mutürbeltz

ETIKETAK:Gasteizko GaztetxeaIparragirre ElkarteaMuinoko HotsakPsilocybeneaSexty Sexers