Kontzertua

badok

2017.01.09

badok

Sharon Stoner-en itzulera

Geldialdi luze baten ondoren agertokietara itzuliko da Sharon Stoner taldea datozen asteetan. Oñatiko hirukoteak —Iñigo Ibarrondo (ahotsa eta baxua), Mikel Zarketa (gitarra) eta Egoitz Olalde (bateria)— bost kontzertu eskainiko ditu 2017ko lehen hilabeteetan. Oraingoz horietako hiruren datak eta lekuak baino ez dituzte iragarri: urtarrilaren 29an, Donostiako Le Bukowski aretoan; otsailaren 11n, Oñatiko Antixena gaztetxean, eta martxoaren 18an, Ordiziako Maldan Gora aretoan (Oiangun). Hiru kontzertuotan Tutan Come On-ekin partekatuko dute eszenatokia.

sharon stoner

Egoitz Olalde + Mikel Zarketa + Iñigo Ibarrondo = Sharon Stoner.

2001. urtean hasitako ibilbidean hiru disko argitaratu ditu Sharon Stonerrek: 3 mila bira (2005), 13 taupada (2008) eta Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak (2012). Taldea eszenatokietatik kanpo egon den denbora honetan beste proiektu batzuetan murgildu dira taldekideak: Zingira bakarkako proiektua gauzatu du Ibarrondok, eta Olaldek Lenao taldea osatu du.

ETIKETAK:Antixena gaztetxeaDonostiaEgoitz OlaldeIñigo IbarrondoLe BukowskiLenaoMaldan GoraMikel ZarketaOñatiOrdiziaSharon StonerTutan Come OnZingira