Kontzertua

badok

2018.09.03

badok

Shot! estudioaren aldeko jaialdia

Suteak Arrasateko Shot! estudioa kiskali zuen maiatzaren 11n, eta horrekin batera Euskal Herriko musika ekoizpenaren gune garrantzitsu bat guztiz suntsitu. 1994. urtean sortu zenetik hainbat disko grabatu dituzte bertan, eta proiektu berrien sorrerako laborategi ere izan da, esaterako Gosetaldearena. Izan ere, talde horretako Iñaki Bengoa musikari eta soinu teknikariaren estudioa da Shot!. Gaur egun Anita Parker taldean ari da Bengoa.

Shot!estudioaerreta_full

Anita Parkerren diskoak erreta, Shot! estudioan. (Goiena)

Ezbeharra gertatu zenetik elkartasun mezu ugari jaso ditu Iñaki Bengoak, eta orain hainbat lagunek estudioa berriz martxan jartzen laguntzeko kontzertu bat antolatu dute irailaren 23rako Arrasateko Amaia antzokian. Jaialdi berezia izango da, ezohiko kolaborazioak ikusi ahal izango baitira eszenatokian. Esaterako, Keu Agirretxea musikari bizkaitarrak Pablo Novoarekin joko du —Golpes Bajos taldean aritutakoa da Novoa, eta Agirretxearen azken diskoan kolaboratu du—, eta Petti Barrenan Semiak taldeak lagunduta agertuko da. Horrez gain, denboraldi luze batean agertokietatik kanpo izan ondoren Ines Osinaga bakarka taularatuko da. Ruper Ordorikak, Zea Mays taldeko Aiorak eta Pittik, eta Huntza taldeak osatuko dute egitaraua.

IMG-20180901-WA0002

ETIKETAK:Anita ParkerArrasateGoseHuntzaIñaki BengoaInes OsinagaKeu AgirretxeaPettiRuper OrdorikaShot!Zea Mays