Kontzertua

badok

2014.09.23

badok

Sotoko Hotsak zikloa

Hiru kontzertuk osatuko dute Elgoibarko Sinuöse musika elkarteak antolatutako Sotoko Hotsak egitaraua. Bihar, ostegunean, Willis Drummondek hartuko du kultur etxeko eszenatokia 22:30etatik aurrera. Boskoteak kontzertu erritmo geldigaitza darama urte osoan, eta hala jarraituko du urtea amaitu bitartean. Euskal Herrian ez ezik, Frantzian hainbat kontzertu emango ditu azaroan, Detroit taldearen gonbidatu gisa, eta azaroaren 29an emango dio amaiera A ala B diskoaren aurkezpen birari. Hurrengo egunekoa izango da, beharbada, aurtengo egitarauko emanaldirik bereziena, urteak baitira Akauzazte taldea zuzenean aritzen ez dela. Azkoitiko hirukotearen berragerpena ostiralean izango da, 23:00etan hasita. Azkenik, Galiziako Unicornibot aukeratu dute antolatzaileek aurtengo Sotoko Hotsak zikloari amaiera emateko. Kontzertuetarako sarrera leihatilan bertan salduko dute, 3 eurotan. 10688038_717838791623808_32259103806903659_o

ETIKETAK:AkauzazteSotoko HotsakWillis Drummond