Kontzertua

badok

2018.04.25

badok

Tooth: ‘_Amaierarik ez…’ bira

Gernikako Tooth hirukoteak maiatzean kaleratuko du bere hirugarren diskoa, _amaierarik ez… (Bonberenea Ekintzak). Muxikon estudioan grabatu du Iñigo Etxebarrieta soinu teknikariarekin, eta post-hardcore ildoko sei abesti biltzen ditu. Taldeak bere herrian bertan egingo du lanaren lehen aurkezpena, maiatzaren 19an. Ondoren, Gasteiz, Laudio, Berriz, Tolosa eta Zaragozan joko du. Azpian duzue  biraren hasierako afixa.

 

Tooth bira zuzenduta

ETIKETAK:Bonberenea EkintzakIñigo EtxebarrietaTooth