Kontzertua

badok

2019.04.30

badok

UsoPop Festibala #10

Hamargarren ekitaldia egingo du aurten UsoPop jaialdiak, maiatzaren 25ean eta 26an, eta urtemuga borobila ospatzeko oso egitarau interesgarria osatu dute antolatzaileek. Lisabö, Anari, Joseba Irazoki eta Lagunak eta Madeleine taldeek parte hartuko dute jaialdian. Hortaz, hainbaten iritziz iaz Euskal Herrian argitaratutako disko onenetako batzuen egileak izango dira Sara-Lizarietan (Lapurdi).

UsoPop ordutegiak

Horrez gain, Asile Club, Efrim Manuel Menuck (Quebec), Lysistrata (Frantzia), Lankum (Dublin), This is the Kit (Londres) edota Los Bintxeros taldeen emanaldiak iragarri ditu UsoPop jaialdiak, besteak beste. Bi egunetarako sarrerak dagoeneko salgai daude.

ETIKETAK:AnariJoseba Irazoki eta lagunakLisaböMadeleineUsopop