Kontzertua

badok

2018.09.03

badok

Willis Drummonden zuzeneko grabazioa

Willis Drummond taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 13an Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Taldeak grabatzen duen bigarren zuzeneko diskoa izango da, orain dela 9 urte beste bat grabatu baitzuen Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Honako hau baina, aurten estreinaturiko hirukote formatuan grabatuko dute. Irudietan ere jasoko dute kontzertua, DVD batean argitaratzeko diskoarekin batera. Berde Produkzioak ekoiztetxea arduratuko da horretaz. Kontzerturako sarrerak salgai dira hemen.

ETIKETAK:Willis Drummond