Kontzertua

badok

2019.12.10

badok

Xabi Bandini: ‘Biba!’ bira

Xabi Bandinik bakarkako bigarren diskoa kaleratu berri du, Biba! izenburu duena. Durangoko Azokako Ahotsenea gunean egin zuen zuzeneko lehen aurkezpena, baina urtarriletik aurrera beste hainbat lekutan ikusteko eta entzuteko aukera izango da. Aurretik, Hatortxu Rock jaialdian parte hartuko du, Atarrabian (Nafarroa).

Honako hauek dira lehen kontzertuen datak eta lekuak:

  • urtarrilaren 24an, Amurrioko Burubio elkartean (+ Izaki Gardenak). Sarrerak hemen salgai.
  • urtarrilaren 31n, Hondarribiako Psilocybenea aretoan (+ Antton Larrandaburu & Bitxiloreak). Sarrerak hemen
  • otsailaren 20an, Arrasateko gaztetxean
  • otsailaren 22an, Donostiako Doka aretoan. Sarrerak hemen
  • otsailaren 28an, Iruñeko Totem aretoan (+ Izaki Gardenak). Sarrerak hemen
  • martxoaren 12an, Bilboko Kafe Antzokian (+ Nerabe). Sarrerak hemen
  • martxoaren 18an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan (+ Nerabe). Sarrerak hemen

Bandini Biba bira

ETIKETAK:Antton Larrandaburu & BitxiloreakIzaki GardenakNerabeXabi Bandini