Lege oharra

Lege Informazioa

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.badok.eus Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Euskal Editorea SL (IFK: B20809040), Martin Ugalde kultur parkea – Andoain (Gipuzkoa), telefonoa: 943-30 43 45, posta elektronikoa: datuenbabesa@berriataldea.net, Erregistro datuak: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa 2034 Tomoa, 73 folioa, SS-22521 orria.

  1. Baldintza Orokorrak

www.badok.eus, hain zuzen, Euskal Editorea SLren jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da han, eta, gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek eta, beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, erabiltzaileak konpromisoa hartu beharko du informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du egin webguneko informatika-sistemei kalte eragin diezaiekeen ekintzarik.

Erabiltzaileek galarazia izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Euskal Editorea SL edo beste erabiltzaile batzuk nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili beste inoren datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago beste inoren identifikazio-datuak erabiltzea beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Euskal Editorea SLk ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Euskal Editorea SLk espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

www.badok.eus-k beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake, edo bere webgune-bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Euskal Editorea SLk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Euskal Editorea SL ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Euskal Editorea SLk ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko inork txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Euskal Editorea SLk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Euskal Editorea SLk ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

  1. Erregistroak eta harpidetzak

Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko beharrezkoa da aldez aurretik datu pertsonalak ematea. Zerbitzua egokia eta segurua izan dadin, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.

Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Euskal Editorea SLk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

Euskal Editorea SLren hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Euskal Editorea SLren baldintza orokorrak eta pribatutasun-politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola Euskal Editorea SLri, bere produktu eta zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dauzkan beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Euskal Editorea SLri.

Erabiltzaileek borondatez eskatu ahal izango dute buletinetako harpidetza egitea. Nolanahi ere, erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izango dute zerbitzu horren harpidetza uzteko. Horretarako, idazki bat bidali beharko dute Euskal Editorea SLra, edo, bestela, enpresak horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabili ahal izango dituzte.

  1. Bloga

Webgune honek “Badok Bloga” izeneko atal bat dauka. Blog honetan, enpresaren arduradunek eta bestelako erabiltzaile gonbidatuek aukera edukiko dute erabiltzaileentzat interesgarria izan daitekeen informazio orokorra edo sektoreari buruzkoa komentatzeko.

Era berean, blog honetan iruzkinak onartzen direnez, Euskal Editorea SLk ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien erantzukizuna. Euskal Editorea SLk beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzea edo galaraztea ere.

  1. Jabetza intelektuala eta industriala

Edukiak elkar banatzea eta zabaltzea euskara erabiltzearen onerako delakoan, eta kulturaren zabalkundea ongizatearen aldekoa delakoan, BADOK-ek  berak sortutako testu guztiak Creative Commons lizentziapean daude, zehazki, CC-BY-NC-ND lizentziapean. Dena den, BADOK-ek beste egile eskubide batzuen menpe dauden beste eduki batzuk (funtsean, kantuen musika eta letra, zenbait bideo, eta zenbait argazki) ere argitaratzen ditu, eta horiek ezin ditu Creative Commons lizentziapean eskaini. Izan ere, BADOK-ek, musikaren sorkuntzari dagokionez, egileek euren eskubideekin egindako hautuak errespetatzeko konpromisoa dauka.

  1. Aldaketak

Baldintza horiek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Euskal Editorea SLk noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Euskal Editorea SLk eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

  1. Jurisdikzioa

Euskal Editorea SLren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Euskal Editorea SL eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.