Musika

badok

2015.10.26

badok

‘NOLA?’, Fermin Muguruzaren disko eta dokumental berria

Fermin Muguruzak bere azken lanaren berri eman du gaur goizean. NOLA? izeneko diskoa eta dokumentala grabatu ditu New Orleansen, eta abenduaren 3an argitaratu ditu CD-DVD formatuan.

NOla

Fermin Muguruza Preservation Jazz Hall Bandarekin.

Musikariak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez, Katrina urakanaren hondamendia gertatu eta hamar urte geroago New Orleansera joan zen eta hango musikariekin 10 kantu grabatu zituen, gehienak Negu Gorriak, Kortatu eta Muguruzarenak berarenak, dokumental bat zuzendu ere. Lan horretan “egitasmoaren protagonistek hurbiltzen gaituzte beraien errealitatera, hondamendia kontatzeko —nola komunitateak berreraiki egin zuen hiria, egun dituzten erronka berriak—, eta musikaren ezinbesteko paperaz aritzeko —nortasun ikur bezala—, baita bizitza eta heriotza ospatzeko ere”.

ETIKETAK:Fermin Muguruza