Musika

badok

2018.06.27

badok

Vendettak Hatortxu Rocken emango du azken kontzertua

Urte hasieran iragarri zuen Vendetta taldeak desegiteko erabakia. Zaleak agurtzeko baliatuko ditu Sakanako boskoteak 2018ko emanaldiak. Gaur eman du ezagutzera non eta noiz izango den Vendettaren azken kontzertua: Atarrabian, abenduaren 28an, Hatortxu Rock jaialdiaren bezperan. Izan ere, euskal presoen aldeko jaialdiaren 22. ekitaldia abenduaren 29an egingo da.

Captura de pantalla 2018-06-27 a las 12.05.37

Vendetta taldeak gaur aurkeztuko du azken kontzertua, HatortxuRock jaialdiko arduradunekin.

Vendettaren kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte. Lehen 300 sarrerak 13 eurotan salduko dituzte, eta behin agortu ondoren 17 eurotan jarriko dituzte aurrez erosi nahi dituztenentzat. Leihatilan, 20 eurotan salduko dira.

Azken kontzertua iristen den bitartean, Vendetta zuzenean ikusteko hurrengo aukerak hauek izango dira:

  • ekainak 29, Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
  • uztailak 13, Markina (Bizkaia)
  • uztailak 14, Sant Vicen├ž dels Horts (Bartzelona)
  • uztailak 21, Ejulve (Teruel)
  • uztailak 25, Mendaro (Gipuzkoa)
  • uztailak 27, Gorliz (Bizkaia)
  • uztailak 28, Trespaderne (Burgos)
  • abuztuak 3, La Fatarella (Tarragona)
  • abuztuak 4, Burriana (Valentzia)
  • abuztuak 8, Gasteiz
  • abuztuak 10, Valls (Tarragona)
  • abuztuak 11, Gernika (Bizkaia)
  • abuztuak 12, Akize (Frantzia)
  • abuztuak 16, Donostia
  • abuztuak 22, Bilbo
  • abuztuak 25, Villafranque (Frantzia)
ETIKETAK:Hatortxu RockVendetta