2018ko kantu kutunak III

Ihintza Orbegozo

Luze izango zirelakoan azkenean labur gelditu zaizkit zerrendak. Ez dakit aurtengo onenak diren, konposizio, teknika edota produkzio aldetik ziurrenik beste norbaitek nik baino hobeto aukeratuko bailituzke, baina zerbait berria dakarkigutelako; ezer berririk ekarri ez arren, betikoa beti bezain eder egiten dutelako; edo besterik gabe, sortu dutena hainbeste gustatu eta loop-ean behin eta berriz entzunarazi didatelako, hemen 2018ko abesti kutun eta aipagarrienen nire hautua.