2018ko kantu kutunak X

Ion Etxebarria

2019.01.01

Urteroko Durangoko Azokaren gain-produkzio eta subidoiaren ostean, 2018a triste amaitu dugu: Berri Txarrak eta Sumision City Blues taldeek beraien agurra iragarri dute hasi berri dugun 2019 honetarako. Eta bajoi horrekin pentsatzen dut, orain zer? Nola emango diogu buelta honi? Nostalgiaren gozoan erori gabe, subidoiak bajoi, eta bajoiak subidoi, lanak ditugu pasa den urtean gurean kaleratu ziren diskoei errepaso on bat emateko (erdiak entzunez gero, kontent). Izan ere, 2018an ekoitzitakoen artean aurkituko ditugu: ahanzturan lozorroan zeuden zenbait talde erreferenteen harribitxi berriak; eszenan lekua berrestera datozen zenbait banda edo proiekturen artelanak; talde berrien aurkezpen kartak (edo kantak); eta gutizia solteren bat. Hemen aipaturiko horietatik lagin bat edo beste. Alta, asko entzuteke daude oraindik.