Argia eta itzala bereizten diren lekuan

Thierry Biskari

2019.02.01

Argia eta itzala bereizten diren lekuan,
azaldu ez diren distortsioen munduan,
utz nezazu.
Utz nezazu, euriaren eresiaz,
soilik eskas duguna bizitzen arrats apalean.
Esan hil egin zaren, esan ateri ote den.
Jendetzaren artean zeinen den haundia bakardadea.
Sakonki ematen dizut bizitza, bizitza eta heriotza.
Abestiaren etxe goienan kandelak iziotu dira.
Ez hitzik galdu eta ez galdetu zer ote den.

Hitzak sarri ez dira ezer esateko baizik eta guztia ezkutarazteko.