Bizitza zatiak

Tooth

2019.01.07

Musika zale amorratuak gara eta ezinbestez estilo askotatik edaten dugu. Ez da erraza gure bizitzako 12 abesti aukeratzea eta are zailagoa da hiru taldekideon abesti kuttunen zerrenda bat egitea. Gaztetasunetik markatu gaituzten kantuetatik hasi eta gero gure bizitzaren zati garrantzitsu bihurtu diren momentu horiek aukeratu ditugu hurrengo lerroetan. Lisabören maisulanek asko irakatsi digute, Kashbad-en ahots eder hori , Inoren Ero Ni-ren kolpe latza, Madeleine-ren lan eder borobila, Lif maisuen erritmo pisutsuak, PIL.T.-k musika sortu eta ulertzeko lekzio bat eman zigun, Gutariko Bat-en energiaz betetako doinuak, Adikune-ren erabatateko transmisio hori walkman-ean bueltaka, Brigada Criminal-en punk rock gordinaren kantuak abestuz, Sorotan Babies-en bi ahotsetako indar eta melodía ederra, Donostiako Bananas-en 2018ko sorpresa brutala eta guretzako ezinbesteko eta influentzia nagusi den IZAERA-ren edozein momentu, esaldi, akorde, akople, oihu edota isilune oro!!!

Mirri, Arza eta Edorta