Emozioen xerkan

Beñadin Lohiage

2017.10.09
Irakurri dut Beñat Antxustegiren zerrendako testua eta gauza bera erran nahi nuen… Egia da nik musikan ez dudala errepresentazioa maite… nahiago ditut soinu onak tatuajeak baino!  Emozioak xerkatzen ditut musikan… eta maleruski publizitate, komunikazio eta marketinak gero eta leku gehiago hartzen dute.
Euskal Herriko musika anitz estimatzen dut (edozein estilotan: Xiberuko kantu bat ala metal talde bat), bere zintzotasunean, bere umiltasunean, baita ere bere sinpletasunean.
BADOK atariak egiten duen lana bide horretan doa. Euskal Herriko talde guztiek badute haien txokoa, eta hori gaur egun ez da gutti!!!