Eraberritzen zaituzten abestiak

Josune Arakistain

2018.03.15

Kafesnea, laranja zukua eta patata-tortila pintxoa. Ikasle asko indarren bila joaten gara unibertsitateko kafetegira, eta ni ere haraxe joan naiz. Helburua: hamar kantu hautatzea, edozein…

Gosaria amaitu eta…

Lixto! Badira abestiak behin entzunda norbere fonotekan txertatzen direnak. Horixe bera pasatu zait artelan hauekin. Arrazoia baino, zentzua topatzen saiatu naiz nire listari. Baina ez. Ez du jarraipen edota lotura koherenterik. Askotan galdetzen didate, eta era berean, galdetzen diot neure buruari, ea zer musika dudan gustuko. Egia da estilo batzuek beste batzuek baino gehiago harrapatzen nautela, baina ez dut preferentzia nagusirik. Emozioak goxatzen dizkidaten abestiak maite ditut. Pentsarazten didaten abestiak…

Eta besterik gabe, egin berria den laranja zukuak bezala eraberritzen zaituzten abestiak.