Intentsitatea

Olatz Salvador

2018.05.28

Poemak ezin hobeak izan arren, inork ez lituzke irakurriko. Baina, geldirik egonez gero, beheruntz amilduko naiz. Itsuan, oroimenetan errenka. Arau zikinak hausteak zeharo erotzen nau. Geruza bat bestearen atzetik erantziz, nire antza duen zerbait ikusten hasi naiz berriz. Errepideko ezkerreko kurban, zuzentasuna zuzentzen, behin okerreko bideak harrapatu gintuen. Ilargia erori da. Eta zu, urrunean begira nola hondoratzen nintzen. Ez gara eroriko atzerriaren utopian. Eta otutzen zait hobe dela malgua izatea, gogorra hautsi egiten dela. Nork bihurritu du ura?

Entzuten baduzu hau, ez nago iada bakarrik.